GURE HISTORIA

1986tik. Durangaldea Euskal Herriaren erdigunean dagoen harana da. Txakolina egiten tradizio handia izan zuen XIX. mendearen hasierara arte. Garai hartan, filoxeraren izurriteak ia mahasti guztiak suntsitu zituen. Horrela mantendu zen 1986. urtera arte, eta Juan Antonio Sarasketa Leginak (Txakoli Arritxolaren sortzailea), Bizkaiko gainerako dozena erdi nekazarirekin batera, mahatsondoen eta upeltegiko materialaren erosketa bateratua egin zuen, Bizkaiko Foru Aldundiaren bitartez, urte horretan bertan landaketa esperimental berriak egiteko. Horrela, berriro ere haran horretan txakolina ekoizten hasiko ziren. Handik gutxira, Txakoli Arritxola upeltegiak Bialtxa (Bizkaiko Txakolingileen Elkartea) sortzen parte hartu zuen, eta, geroago, 1994an, Bizkaiko Txakolina Jatorri Deitura sortzen duten upeltegietako kide izan zen, Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera. Gaur egun, Sarasketa – Divassón familiak, alabekin batera, Txakoli Arritxola upeltegiaren eta destilategiaren ardura darama.
Utilizamos cookies de terceros y persistentes para analizar la navegación de los usuarios de la web. Puedes obtener más información y configurar tus preferencias aquí.

Rechazar cookies

Aceptar cookies