GURE TXAKOLINA

“Etxekoa”

Txakoli Arritxolak guztira 6 hektarea mahasti kudeatzen ditu, bost lursailetan banatuta. Horiek itsas mailatik 175 eta 400 metro arteko altueran daude, Abadiño, Izurtza eta Durango udalerrietan. Guztiak Durangaldeko bailararen parte dira.

 

 

 Gure upeltegia 1986an sortu zen, Durangon, Ibaizabal ibaiertzaren eta Anboto mendi magalen artean. Gozatu ezazu Mari jainkosaren babesa, gure ardoak eta likoreak inspiratzen dituena. Aipatzekoa da Urkiolako Parke naturalaren gertutasuna, naturak eta landa inguruneak distira paregabea eskaintzen baitute.

 Txakolina ingurune naturala errespetatuz ekoizten dugu. 1.000, 3.000 eta 5.000 litroko depositu txikietan ekoizten da, gure lursail eta mahats barietate guztiak bereizita egiteko. Kalitatezko ardo zuriak egiteko beharrezkoa den teknologia guztia daukagu. Mahastian egiten dugun lanari zentzua emateko tresnatzat jotzen ditugu upeltegia eta teknologia.

 

 

 

Gure ardoak maitasuna eta teknologia modu adimentsuan erabiliz ekoizten ditugu, “ETXEKOA”  “ETXEAN EGINDAKOA” artisau filosofiarekin lotuta. Errespetuzko enologia praktikatzeak zubi lana egiten du naturaren eta Bizkaiko txakolin tipikoaren artean, eta hamarkadetan zehar egindako lanean eta dedikazioan homogeneotasuna izateagatik nabarmentzen da.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Más info

aceptar