GURE FILOSOFIA


 

Etxekoa, etxean egina.

 Sarasketa – Divassón familiak nekazaritza ustiategi familiarra osatzen dugu, lurra lantzen dugu eta gure lanaren eta dedikazioaren ziklo osoa kudeatzen dugu.

 

Gure urteko lana LAU FASEtan egiten dugu: Lehenengo fasea – Mahatsa ekoizten dugu txakolina egiteko. Bigarren fasea – Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deitura duen txakolina egiten dugu. Hirugarren fasea – Txakolinaren elaboraziotik datozen uxualak destilatzen ditugu gure likoreak lortzeko. Laugarren fasea – Destilatutako uxualekin gure mahastietarako ongarri gisa balio duen konposta lortzen dugu.

 

Hau da, gure laneko fruitua ekoizteko eta eraldatzeko ziklo oso bat egiten dugu. Txakolina egiteko mahatsa ekoizten dugu. Prentsatzetik geratzen diren uxualekin eta destilazio prozesuaren bidez, uxualaren pattarra sortzen dugu. Eta destilazioaren uxualen hondarrekin konposta ekoizten dugu, gure mahastiei berriz ere mahatsa ekoizten lagunduko dien ongarri gisa balioko duena.

 

 

Utilizamos cookies de terceros y persistentes para analizar la navegación de los usuarios de la web. Puedes obtener más información y configurar tus preferencias aquí.

Rechazar cookies

Aceptar cookies